2008/07/24

Seximenduz

Izenburu osoa hau da: Seximenduz, sentimenduz, nahasmenduz: Zer arraio egin behar da hemen ligatzeko? Eta bertan adierazten den bezala, maitasunaz, neska-mutilen arteko harremanez eta ligatzeaz dihardu. Gazteentzat (eta ez hain gazte direnentzat) gai garrantzitsu eta interesgarria, ezbairik gabe.

Ia batere ligatzen ez duen mutil batek gai horretan aditu samarra den lagun batengana jotzen du laguntza eske, eta honek bere esperientziak azaltzen dizkio idatzita dituen fitxa laburren bitartez. Modu honetara, ligatzearen inguruko esku-liburu dibertigarri bat osatu du Fernando Morillok, bati baino geihagori ezagunak izango zaizkion gertaerak kontatuaz.
Umorea ez da falta kontakizun osan zehar, gazte hizkera da nagusi, eta erabiltzen duen euskara freskoa eta bizia da. Hau guztiagatik, beraz, gazteek oso gustukoa izango dute liburu hau.
Hernaniko udal liburutegia


0 aipamenak / comentarios: