2007/07/23

Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia


Mark Haddon (Igela, 2006)

Itzultzailea: Xabier Olarra

Liburuak 15 urteko mutil autista baten pasadizoak kontatzen ditu. Christopherrek oroimen izugarri ona du, gai da erlatibitatearen teoria azaltzeko, matematika ariketak azkar batean egiten ditu, baina pertsonen arteko harremanetan ezgauza da, ez gaitu ulertzen. Gizartetik urrun dago, horregatik, aita eta eskolaren laguntza izan arren, bere baitan biltzen da. Bizilagunen txakurra hilda agertzen denean, Sherlock Holmes-en antzera, hiltzailearen bila hasiko da.

Istripu hori aztertzen den bitartean, gaztea bizitzaren sekretua aurkitzen joango da, munduaren beste ikuspegiaz ohartuko da.

Gazte zein helduentzat oso gomendagarria.

Patxi Zubizarretak gaztelerazko bertsioari buruz esana


Arrasateko Udal Biblioteka


1 aipamenak / comentarios:

x dijo...

Badago liburu honen inguruan galdera joko bat. Egin klik hemen:
http://recursos.pnte.cfnavarra.es/~jreybaca/cursillo/el_curioso/laberinto.htm

Ion Rey (Iturrama BHIko weborria)