Irene Nemirovsky (Txalaparta, 2006)
Itzultzailea: Eider Rodriguez
Dantzaldi baten prestaketa da liburuan kontatzen dena. Kampf senar-emazte aberats berriek dantzaldi bat antolatu nahi dute auzoan euren burua aurkezteko. 14 urteko alaba, gazteegia delakoan, alde batera uzten dute.
Dantzaldia abiapuntu hartuta, aberats berrien handinahia eta miseriak ezagutarazten dira. Garai bateko gizarte kapitalistako familia burges baten miseriak ageri dira. Testuinguru horretan, ama-alabaren arteko harreman istilutsuak kontatzen dira. Amak etengabe umilatzen du, bekaizkeriaz eta berekoikeriaz jokatzen du alabarekin. Alabak, mendeku bila, amaren asmoek porrot egin dezaten nahi du.
Gazte zein helduentzat oso gomendagarria.
Kritika. Berria. 2006-06-15
Biblioteka hauetan eskuragarri
Arrasateko Udal Biblioteka

0 aipamenak / comentarios:
Publicar un comentario en la entrada