MIREN AGUR MEABE (Elkar, 2006)
Sutautsaren abiadurarekin zabaldu gura dut berria: euskal gazte literaturan genero berri bat dugu irakurleok: 1936ko gerraren kontakizuna, hauxe baita liburu honen gai nagusia.
Hamahiru urteko gaztea Bizkaiko herri txiki batera doa, Garraitzetara (izen sinbolikoa izan daiteke, agian Lekeitio, idazlearen jaioterria). Bilbon gerraren hotsak aditu orduko, gurasoek osaba batekin bidaliko dute, han seguruago egongo delakoan. Osabaren bizibidea berezia da: farozaina. Hilabeterako egonaldia urtebetez luzatuko da, gerra amaitu arte, alegia. Tartean protagonista gazteak lagun berriak egingo ditu eta beste batzuk galdu ere bai.
Istorio honetan dena ez da fikzioa, gertaera historikoak ere tartekatzen dira, esaterako Gernikako bonbardaketa, euskarazko lehen egunkaria, politikako kontuak eta abar. Pertsonaiak ere garai hartakoak dira: Lauaxeta, Aristimuño.
Liburu entretenigarria benetan. Idazleak zioen Gerra zibila gazteei hurbiltzeko asmoa zuela eta bete-betean lortu duela esan daiteke. Gerra ulertzeko beste pausu bat, liburu ederra.
Liburutegi hauetan eskuragarri
Arrasateko Udal Liburutegia
2006/12/27
Urtebete itsasargian
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 aipamenak / comentarios:
Publicar un comentario en la entrada