KOLDO IZAGIRRE (Elkar, 2006)
IRATZ INZIARTE, marrazkilaria
Only Galarraga kantaria trebea eta zorrotza da hitzetan. Hortzak, berriz, ahulak ditu, hainbesteraino non maitasunezko abestiak kantatu ahala hortzak galtzen doan. Hortz sendo eta ikaragarriak behar ditu eta, horrela, munduan barrena, mortsaren letagina, kaimanen eta lehoiaren hortzak eskuratzen joango da.
Hitzen bitartez eta abestiak salduz eskuratuko ditu, azkenean, hortz beldurgarriak. Hortz Konpon hortzainaren aldetik etorriko zaio ezinbesteko laguntza.
Koldo Izagirrek haurrentzat asmatu duen istorioak originaltasun handia du. Alabaina, erabiltzen duen hitzen jolasak eskatzen du gazte edo irakurle heldua izatea. Parentesien bitartez, hainbat azalpen ematen digu, ukitu ironiko edo umoretsuaz. Adibidez “Hasperena da bihotzaren kantu isila” poetikotasunera joz edo “Diplomazia da hortz ederrez urratzea” esanahi zorrotza emanez.
Liburu osoa hitzen jolasa da, dibertimendu hutsa, literatura ere hitzez elikatzen baita.
Marrazkiak kuriosoak dira, akaso ilunegiak, zaila egiten baita detaileak antzematea.
Liburutegi hauetan eskuragarri
Arrasateko Udal Liburutegia
2006/12/27
Hortzak galtzen zituen kantaria
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 aipamenak / comentarios:
Publicar un comentario en la entrada